viernes, 16 de enero de 2009

Zientzia fakultatea Santoñan

Lehioa Santoñako gartzelan


Gartzelak?


Gartzelen inguruko ikuspuntua, Piotr Kropotkin pentsalari anarkistaren eskutik, bertan azaltzen dizkigu bere ustez gartzelak dituen funtzionamendu eta helburuak. Oso interesgarria, gazteleraz ordea. Link bat jarriko dut, den dena hemen ez jartzearren.
http://neopanopticum.wordpress.com/2006/07/17/las-carceles-y-su-influencia-moral-sobre-los-presos-p-kropotkin-2/

Zeru eraikia

Felix Candela

Proiektu txikaren Birplanteamendua egitean liburutto bikain bat erori zit esku artera: Dragomir eta Georghiu arkitektu errumaniarren Representation des structures espatiales. Guztiz gomendagarria. Bertan, besteren artean bere forma egituralak geometrian oinarritu zituzten arkitektuen lanen garapen geometrikoa azaltzen zaigu: Eero Saarinen, Eladio Dieste... eta batez ere Felix candela arkitektu espainiar bikaina. Eredu bezela hona hemen México D.F.-n proiektaturiko jatetxea. Oso fin eta elegantea. Buruan daukat baita ere Archigram-en hiti ibiltatia, zientzia-fikziozko munduarekin lerrokatuz...

Egitura espazialaren inguruko kezka (etaII): Espazio erregularki partitua







Aurrekoan idatzi nuen hexágono eta triangeluetan partitutako espazio erregularren ezaugarri eta propietateak. Ikusi genuen espazioaren maximizatzeko oso egokiak suertatzen zirela, eta baita ere beraien propietate egituralak ere ikasgai beharko luketela eraikuntza gure ofizio bezala aukeratu dugunontzat. Azterketa horretan pixka bat sakonduko dugu orain, baina beste aspektu batzuk kontuan izanik:erabilera, funtzioa eta helburua.

XX. mende hasieratik eta ia mende honen amaieraraino, estandarizazioa kezka nagusi bat izan da arkitekturaren bilakaeran. Arrazoi anitzak izan dira, baina gehien bat, baliabide mugatuz arkitektura aberats baten aitzinean, edota krisi garaietan instalazio duin batzuen bila joatea. Baita ere, noiz edo noiz, helburu estético soila ere bai. Horrela ikusi genuen, besteak beste, LeCorbusierren Maison Citrohan-en kasuan edo Hans Meier arkitektu sozialistaren etxebizitzetan. Ordea, hamarkadak aurrera joan hala, forma egitural berrien bila atera ziran aitzindariak, hauen optimizazioaren bila, hauen dibertsifikazioaren bila.

Buckminster Fuller eta ganga geodesikoa

Forma egituralen optimizazioaz, eta trama erregularrak aplikatzeaz kezka hartu zueneko lehenengoetarikoa Richard Buckminster Fuller izan zen. Bere ideiak ere eraikuntzaren estandarizazioaren ildotik zihoazan, trama hexagonal eta triangeluarren eskutik. Defenditzen zuen, egitura mota hoiek dirua aurrezten lagundu zezaketela, errezak baitziren produzitzen, errezak baitziren muntatzen, eta errezak baitziren garraiatzen.

Bere teoriak frogatzeko aukera izango zuen, Estatu Batuetako 1929-ko “Crack”-a eta II mundu gerraren tartean autoritateentzako enkarguak gauzatuz, bai zibilak eta bai militarrak: larrialdietako etxebizitzak, kanpaina hospitalak... ganga geodesikoz eginez.

Baina gerrak oparotasuna ekarri zion berriz estatu batuei, eta beste erabilera batzuk asmatu zitzaizkion ganga geodesikoari, besteak beste, aisialdirako programarik gabeko toki bikaina. Adibide bezala, Seattle-ko esposaketako Ford pabilioia, edota Montrealgo esposaketako AEB-en pabilioia.

Ganga geodesiko bat espazio diáfano bilakatzen zen, guztiz estalia, zeru eraiki bat berez. Erabilera aldetik malgua, eraikitzen erraza eta relatiboki merkea. Erabileraren malgutasunaren adibide, Cornwall-en aurki dezakegun negutegi-parke botánico erraldoia, Eden Project Ikosaedro trunkatuen garapenaz sortutako hainbat ganga geodesikoren maklaz sortua. Ganga geodesikoaren edertasun eta gaur eguekotasunaren eredu.




Megaegituralistak eta Montrealeko nazioarteko esposaketa

Egitura aldetik kezkatu ziren beste batzuk, megaegituralistak izan ziren. Defiizio honekin egitura masiboak planteatu zituzten arkitektuen multzo oso heterogeneoa aurkitu dezakegu, hasi archigram-etik eta jarraitu Japoniako metabolistekin. Hauek ere bazeukaten geometriarako eta estandarizaziorako jarrera, baina beste eskala guztiz ezberdin batean. Haientzat gainera, beste faktore bat sartzen zen jokoan:jarraikortasuna. Hau da, egiturari gauza berriak jartzearen gaitasuna ematea, infinitorainoko hazteko gaitasuna, malgutasuna.

Mogimendu megaegituralistaren gailurra Montrealgo 1967-ko nazioarteko esposaketan aurki dezakegu. Esposaketa hiri guztia zen egitura masiboarekiko monumentu bat. Montreal hiriak ere badu horretarikorik, bere lurrazpiko bulevar komertzialekin, eta bere portuko siloekin.

Esposaketa horretan aurkitu genitzaken leen aipaturiko ganga geodesikoa, parke guztian ibiltzeko monorraíl bat, Safdie-ren etxebizitza masiboak... eta balio bikaindun bi eraikin-egitura: Man the producer eta Man the explorer. Desbarats-en lana, tetraedro trunkatuz osoturiko egitura masiboa eta plataformaz ornitua. Espazio bikaina, malgua, zatiketarik gabea, eredu bharko litzatekeena, baita ere, gaur egun, ildo hori jarraitu naiko luketenei.