jueves, 9 de julio de 2009

Ideiaren eskema


Ideiaren eskema azaltzeko pinturatxo bat egin dut, nolabait... Zaha Hadid-en marrazkiei omenaldi apal bat eginez. Egia baldin bada ere Zaha Hadiden arkitektura ez dudala bereziki atsegin bere marrazki eta errepresentazio grafikoak zoragarriak iruditzen zaizkit. Behin hori azalduta esan behar dut akaso proiektuak ez duela pinturatxoak erakusten duena bestelako konplikaziorik. Bueno, pista bezala, borobila dena zezen plaza da -ideia proiektuan integratzea da-eta ezkerraldeko mantxa iluna berriz itsasoa. Hemendik aurrera saiatuko naiz eguneroko aurrerapenak blogean jartzeko bezelakoak izatea.

miércoles, 8 de julio de 2009

Udaletxearen aurrentrega


Hona hemen, pixka bat berandu, egia da, nire proiektuaren aurrentrega, berria da azkenean, guztiz aldatu dut, eta gutxinaka eskegitzen joango naiz aurrerapenak. Portzierto, uste dut eskegi gabe neukala nire azkenengo minipraktikaren emaitza. Hor doa.