sábado, 14 de noviembre de 2009

Bigarren analisia...

Bistan da ez genuela ariketa behar bezala ulertu. Analisi guztiak uztartu ditugu eraikenak izan behar duen ulerkera justifikatu ahal izateko... baina, azkenengo eztabaidak eta gero beste bide batetik jotzea determinatu genuen. Hala eta guztiz ere hona hemen analisitxoa, inori baliagarri izango bazaio.

sábado, 7 de noviembre de 2009

Aurreanalisia

Hemengo analisi hau da, SACEM-etik erabili dezakeguna zer den deritzona. Ez dut gehiago gehitu nahi, nahikoa textu dator eta bertan.

viernes, 6 de noviembre de 2009

ONGI ETORRI

Kurtsoa gogotsu hartzea inportantea da. Gustatuko litzaidake modu politean izatea... poema batekin. “Erlea”, euskaltzaindiak lauhilabetero argitaratzeko intentzioz argitaratu duen aldizkaria da. Badakit lehen bistan honek ez daukala arkitekturarekin zerikusia duen ezer iradokitzen, baina izan ezazue pazientzia, harren. Hona hemen Koldo Izagirreren olerki bat: Etxe bat.

Etxea egin liteke hatzez

Egin liteke arkatzez

Eta nahi izanez gero

Egin liteke akatsez

Edo gezaz edo gatzez

Eta zokoak zikin nahi dituenak

Egin lezake ikatzez

Baina dena garbi nahi badu

Egin dezala erratzez

(hautsa harrotuko baitu okerreko urratsez)

Etxea egin liteke aurrez edo atzez

Zuk egin zenezake arratsez

Etxea egin liteke zotzez

Egin liteke hotzez

Eta nahi izanez gero

Egin liteke zulotzez

Edo pozez edo zipotzez

Eta gerizpea nahi duenak

Egin lezake laiotzez

Baina guztizko bakea nahi badu

Egin dezala izotzez

(lagunak izutzeko mutur zorrotzez)

Etxea egin liteke luzez edo motzez

Zuk egin zenezake bihotzez

Etxea egin liteke putzez

Egin liteke zaputzez

Eta nahi izanez gero

Egin liteke asmo hutsez

Edo hontzez edo huntzez

Eta teilaperik behar ez duenak

Egin lezake bisutsez

Baina izara garbiak maite baditu

Egin dezala elurtzez

(ez luke aztarnarik utziko zimurtzez)

Etxea egin liteke zorrotzez edo kamutsez

Zuk egin zenezake masustez

Etxea egin liteke pertzez

Egin liteke aspertzez

Eta nahi izanez gero

Egin liteke ezin bertzez

Edo erdiz edo ertzez

Eta tristuran bizi nahi duenak

Egin lezake beltzez

Baina are tristeagoa nahi badu

Egin dezala ezetzez

(eta bere burua gabez betetzez)

Etxea egin liteke bakarrez edo jendetzez

Zuk egin zenezake amestez

Etxea egin liteke litsez

Egin liteke bitsez

Eta nahi izanez gero

Egin liteke banintzez

Edo zitzez edo zipitzez

Eta gotortasuna nahi duenak

Egin lezake bortitzez

Baina leihoduna izanen bada

Egin beharko du ibiltzez

(oinetakoak burubako iltzez)

Etxea egin liteke belarrez edo ihintzez

Zuk egin zenezake hitzez

Ederragoa da anitzez

Zure hitzez

Ate guztietako giltzez

Ematen du olerkiaren ideia okurritu zitzaion etxean lanean zegoela bere bi alabak builaka hasi ziren batean. Isil zitezen eskatu zien, faborez, etxe bat marraztu zezaten. Alaba nagusiak amonaren etxean, estalpean zegoen traktore bat marraztu zuen. Txikiak, 5 urtekoak, aldiz, zartagin beltz bat eta bi arrautza frijitu .

Argi dago badagoela gauzak ulertzeko moduan (eta etxearena, gainera gure ogibidearekin lotua egon daitekeen zerbait da), alde afektibo bat, eta horrek gauzen asoziatzera garamatzala. Argi dago baita, guk gauzak iradokitzen ditugun objektuekin identifikatzeko joera daukagula. Finean sentimendu soilak, ohi den bezala ulertzen baditugu, badute gauzak antzematerakoan berebiziko garrantzia.

Baina gu, teknikook, horrela eramaten utzi beharko genituzke sentipenak gure ogibidea burutzerakoan? Ez al dago dena neurtua? Ez al da baita, posible arkitekturaren beraren balio estetiko eta plastikoa modu zientifiko edo objektibo baten kuantifikatzea? Merezi al du, galdetzea horrek sortzen dituzten lotura intelektualak, beraiekiko ditugun menpekotasunakulertu aldera?